XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bildozeko merkhatia
Eginen diñagû, lehentze.
Hori, Matalazen gatik:
Eztin ikhusten ahal Maule!

FRANTXESA
Gaiza hanitx egin diñe,
Maule-gaiñen, Montorin,
Aiñharben... hots! Xûberuan.
Handiak, phûrû, hunki tin!

Destorbû franko badûn,
Orai, gure probintzian.
Deûsere hunik eztûken,
Holako nahaskerian!

MAITE
Zazpi antzera batiñat,
Lûzaz khalkatû tûdanak.
Behala tiñat saldûren,
Beste urthez bezala bada.

XAXI
Egin ezan merkhatû hun,
Maite, antzerekilan.
Berriz agitûko gûtûn,
Agin, gibelilakuan.

(Denak erretira).

HOGEITAHIRUGERREN JELKHALDIA
Sar eskûiñetik: J. de Goyhenetche, B. de Behety, P. de Bonnecaze, J. de Cachau, J. de Bela, B. Roquehort, S. Beauregard.

Sar erditik: Matalaz (1661).

MATALAZ
Kuraje Xûberotarrak,
Jin beitzaikû orena,
Etsaien gûdûkatzeko
Et'irabazteko batalla!